Akazia

Deskribapena
Mimosa (Acacia dealbata) Acacia generoko zuhaitz espezie bat da, jatorria Australia hego-ekialdean (Hegoaldeko Gales Berria, Victoria, Tasmania eta Australiako Hiriburuaren Lurraldean) duena. Ez da nahastu behar Mimosa generoarekin. Izen generikoa, Acacia, grezierazko akantha terminotik eratorria da, eta arantza esan nahi du; izan ere, akazia espezie askok arantzak dituzte. I

zen espezifikoak, dealbata hitzak, zurixka esan nahi du, eta zuhaitzaren tonuari egiten dio erreferentzia. Mimosa izena mimo izenetik eratorria da, eta landarearen sentikortasuna adierazten du: argiaren arabera itxuraz aldatzen da, eta ukitu bat nabaritu (nahiz eta arin-arina izan), eta mugimendu ­azkarrez erantzuten du, folioloak uzkurtuz.


Ezaugarriak
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Azkar hazten den hosto iraunkorreko zuhaitza da mimosa. 10 m garai izan daiteke, eta adaburua irregularra du. 
Zurtoina: Azala Zurtoinaren azala leuna, grisaxka eta zartatua da. 
Hostoak: Bipinatuak, txandakatuak eta handiak dira mimosaren hostoak; eta folioloak (hostoxkak), luma itxurakoak, obalak eta berde-urdinxkak. 
Loreak: Lore mordoak. Urtarriletik martxora bitartean loratzen da mimosa. Loreak horiak eta usaintsuak dira, eta kapitulu ugariz osatutako panikulatan ageri dira. 
Fruituak: Fruituak leka-motakoak dira, zapalak eta marroiak,10 cm-koak, eta uztailetik irailera heltzen dira.




Habitata
Jatorriz australiarra den arren, oso arrunta da parkeetan mundu osoan. Euskal Herrian ondo moldatuta dago kostaldeko klima epelean. Hain ondo moldatzen da, non edonon sor daitekeen, eta kimu asko eman.

Erabilerak
Lorategietan erabiltzen da, apaingarri gisa. Lekadun guztiek bezala, rhizobium izeneko bakterioak ditu mimosak sustraietan; aireko nitrogenoa konposatu nitrogenatua bihurtzen dute bakterio horiek, eta, horrela, ongarritu egiten da landarea. Beraz, oso aproposak dira lekadun guztiak lurzoruak ongarritzeko.

Comentarios

Entradas populares de este blog

BIENVENID@S A TODO@S

¡NUEVO ITINERARIO!