Aztigar zorrotza
Deskribapena
Astigar zorrotzak Sapindales ordenako Acer generoko zuhaitzak dira. Eurentzat bakarrik den Aceraceae familian, edo, Hippocastanaceae-ekin batera), Sapindaceae familian sailkatzen dira, ebidentzia genetikoaren arabera bigarren aukera egokiagoa dela badirudi ere.
Astigarrek aurrez aurre jarritako hostoak dituzte, gehienetan gingildun eta palmatuak baina, espezie batzuetan, pinatu edo gingil bakoak ere. Loreak arruntak eta pentameroak dira eta mulko, korinbo edo unbeletan jaiotzen dira. Euren fruitu bereziak samara mota batekoak dira, eta biraka jausi eta haizearen eraginez haziak urrunera eramateko forma egokia dute. 'Acer' izena Latineko "acris"etik dator (zorrotz), aspaldian lantzak egiteko erabiltzen zen haien zuraren gogortasunagatik.
Acer generoko zuhaitz batzuk euskaraz ihar izenaz ere izendatzen dira, sarrera honetan agertzen den espezie zerrenda laburrean ikus daitekeen legez.
Ezaugarriak
Astigarren loreak, espezie batzuetan hostoak baino lehen baina espezie gehienetan hostoekin edo eurak irten eta berehala, neguaren azkenean edo udaberriaren hasieran irteten dira. Haien loreak txikiak eta ez nabarmenak dira, hala ere loretan dauden hiribide bateko astigarrak ikusgarriak izan daitezke. Loreek bost sepalo, 1-6 mm-ko bost petalo, eraztun bitan seina jarritako 6-10 mm-ko hamabi lorezil, eta pistilo bi edo pistilo bat estilo birekin dituzte. Goian dagoen obarioak karpelo bi ditu, bere hegoek loreak luzatzen dituzte eta, horren ondorioz, erraza da esatea zein lore dira emeak.
Loreak irten eta aste gutxi batzuetatik sei hilabeteak arte zuhaitzek hazi kopuru handiak botatzen dituzte.Espezie gehienen hostoak palmatuak eta gingildunak dira eta gingil bakoitzaren muturrerantz zuzentzen diren 3-9 zain nagusien hornituta daude, gingil bat beti erdian dagoela. Espezie batzuk; haien artean paper antzeko azaldun astigarrak Acer griseum, astigar mantxuriarrak Acer mandshuricum, nikko astigarrak Acer maximowicziana eta hiru loreko astigarrak Acer triflorum; hosto trifoliatuak dituzte. Negundo astigarrarenhostoak era pinatuan konposatuak dira, trifoliatuak edo 5, 7 edo, gutxiagotan, 9 hostoxkekin. Astigar batek, xarma hostodun astigarrak Acer carpinifolium, xarmen hostoen itxura duten hosto pinatu bakunak ditu.
Erabilera
Astigarrak garrantzitsuak dira zura eta ziropa lortzeko eta hazitako landare apaingarri legez. Espezie batzuk udagoienean hosto koloretsu argiak izaten dituzte. Astigar azukreduna (Acer saccharum) bere izerdia irakinaraziz astigar ziropa lortzeko erabiltzen da. Bestalde, astigar honen zura boloak eta bolatokietako zurezko lurra egiteko aukerako zura ei da. Quebec da astigar azukredunaren ekoizkinen munduko ekoizlerik handiena.
Astigarrak udaberri goiztiarrean polen eta nektar iturri garrantzitsuak dira erleentzat. Bestalde, Lepidoptero batzuen larbak elikatzeko ere, erabiltzen dira astigarrak; haien artean azaroko sits argiarenak.
Comentarios
Publicar un comentario