Sahats (sauce)
Sahatsak edo zumeak Salix generoko eta Salicaceae familiako zuhaitzak dira. Familia honetan, 350 espezie daude. Guztiek loratzen dute. Sahatsak, hainbat bariante aurkezten ditu. Honek, mundu zabalean egotea erraztarazi dio: Europan, Afrikan, Amerikan, Japonian...
Salix izen generikoa, zeltikozko "sal" (hurbil) eta "lis" (ura) hitzetatik omen dator, zona hezeetan hazteko joera baitu.
Deskribapena
Ipar Amerikako sahats beltzak (Salix nigra), 35 metroko altuera lor dezake. Kontrako aldean, (Salix herbacea) espeziekoaren garaiera, berriz, 8 zentimetrokoa da. Baina, ezagunena, Sahats negartia da. Bere gainaldea, zabala du, eta adar malguak, lurreranzko bidean izaten ditu. Hortik datorkio bere ohiko izena.
Erabilpenak
Zenbait sahats motaren kimu berriak (zumeak) saskiak eta otarrak egiteko erabiltzen dira. Industria farmazeutikoan du bere erabilpen ezagunenetako bat. Izan ere, bere enbor azaletik, aspirina ekoizten baita.
Espezie hautatuak
Salix generoaren barnean 400 espezie zuhaitz edo zuhaixka inguru daude.
Comentarios
Publicar un comentario