Zarza
Describapena
Masusta basa fruitu baten izena da, bi genero desberdinetako landareek ematen dutena: Morus (masustondoak) et Rubus (lahar edo sasiak). Bi generotako fruituek itxura eta zapore oso antzekoa dituzte.
Sasiaren fruitua
Rubus generoko espezie gehienek masustak ematen dituzte.
Ohikoena sasi edo laharretan hazten den masusta da. Fruitua heldu baino lehen, lore zuri edo arrosakarak dituzte, 2-3 cm zabalekoak. Masustak, heldu baino lehen, gorriak dira eta heltzean beltz urdinkarak.
Rubus generoko espezie batek (Rubus idaeus) masusta-gorriak edo mugurdiak ematen ditu, sasietako masustaren antza handia duena baina, euskarazko izenak adierzten duen bezala, heltzean gorria dena.
Motak
- Rubus caesius
- Rubus chamaemorus
- Rubus fruticosus (sasi edo laharra)
- Rubus glaucus
- Rubus idaeus (mugurdiondoa)
- Rubus ulmifolius (sasi edo laharra)
- etab.
Masustondoaren fruitua
Masustondoen masustak aberatsak dira zuntz, erriboflabina, magnesio eta potasioz. Gainera C bitamina, K bitamina eta burdin iturri dira.Masustondoek edo masusta arbolek ere masustak ematen dituzte, hauek ere jateko onak. Zuhaitz hauek Morus generokoak dira. Ohikoenak masustondo beltza (Morus nigra) eta masustondo zuria (Morus alba)dira. Azken honen hostoekin gainera, zetarrak elikatzeko erabiltzen dira.
Comentarios
Publicar un comentario