Boj
Deskribapena
Ezpel arrunta (Buxus sempervirens) landare loredun betiberdea da, Buxus generokoa. Jatorria Europa mendebalde eta hegoaldean, Afrika ipar-mendebaldean eta Asia hego-mendebaldean du, Ingalaterra hegoaldetik, Maroko iparraldera eta Turkia mendebaldera. Kaukaso mendebaldeko Buxus colchica eta Iran iparraldeko B. hyrcana sinonimotzat hartzen dira.
Ezaugarriak
Zuhaitz txiki edo zuhaixka betiberdea da, 1-9 m garai, 20 cm diametroko enborrarekin (nahiko zabala zuhaixka batentzat). Hostoak berdeak edo hori-berdeak dira, obalak, 15-30 mm luze eta 5-13 mm zabal. Loreak hermafroditak dira, hori-berdexkak, petalorik gabeak eta intsektuek polinizatuak. Fruitua hiru gingileko kapsulak dira, 3-6 hazi dituztenak. Espeziea kareharri edo klera lurretan hazten da, zuhaitz handiagoen basoetan, batez ere pagadietan. Ezpel hitza euskal toponimoetan agertzen da, hala nola Lapurdiko Ezpeleta.
Toxititatea
Zuhaixka honen fruituak oso toxikoak dira. Hauen ahorakina nerbio-sisteman eragin haundia gauzatzen du. Haren fruitua ukitzea soilik dermatitisa sortu ahal du.
Comentarios
Publicar un comentario