Lawson Altzifrea
Deskribapena
Lawson altzifrea - Chamaecyparis lawsoniana Ciprés de LawsonZuhaitz honek hosto iraunkorrak ditu, 40 metroko altuera har dezake eta estua, trinkoa eta kono formakoa da. Gaztetan azal nabarra izan ohi du, baina adinarekin ilundu eta arrakalatu egiten zaio.
Ezaugarriak
Hostoak ezkata modukoak dira eta maila bereko lau ilaratan atontzen dira hostoei itxura zapala emanik. Martxotik maiatzera bitartean loratzen da. Estrobiloak (fruituak) biribilduak dira eta 7-10 mm. eta kolore nabar/gorrixka izaten dituzte.
Hedadura
Jatorriz Iparramerikako mendebaldeko itsasertzekoa da. Urkiola Parke Naturalean landaretza zabalak daude 600 metrotik gorako mendi-lurretan; Urkiolagirre eta Saibiko maldetan ikus daiteke. 60-65 urterekin mozten da eta bere zura eraikuntzan eta hiri ostilamendua, hesiak, enbalaketak eta enkofratuak egiteko erabili ohi da.
Erabilerak
Japonian bere egurra hilkutxak egiteko erabili egiten da.
Comentarios
Publicar un comentario